Literatur printzak hitz lauz Kirmen Uribe

http://aittu.podomatic.com/entry/2007-12-21T14_10_07-08_00

Irakurlea: Maribi Urkola - Iturria: BERRIA egunkaria

Amonak eskaleak hartzen zituen etxean. Halaxe kontatzen du behintzat amak. Haurrak zirelarik kalean burla egiten zioten aldian-aldian etortzen zen eskaleari eta gero etxera bueltatzean eskale bera aurkitzen zutela etxean, eskaratzean.

http://aittu.podomatic.com/entry/2007-12-27T13_35_46-08_00

Irakurlea: Jose Mari Arnal - Iturria: BERRIA egunkaria

Charles Darwinek ez zuen presarik hartu liburua argitaratzeko. Ia hogeita hamar urte behar izan zituen Espezieen Jatorria lana bukatzen. Liburu hartantxe azaldu zuen eboluzioaren teoria ezaguna. Argitaratu aurretik, anotazioak besterik ez zituen idatzi.

http://aittu.podomatic.com/entry/2007-12-28T13_00_19-08_00

Irakurlea:Miren Ormazabal - Iturria: BERRIA egunkaria

Ez pentsa, autobusean joateak baditu bere alde onak. Paisaiaz goza dezakegu eta baita atseden hartu ere, aldi baterako.

Irakurlea: Josune Uribe-Etxebarria - Iturria: BERRIA egunkaria

Lagun batek kontatu zidan duela gutxi zergatik erabaki zuen medikuntza ikastea. Neskatoa zelarik ezin zuen jasan aitona ohean etzanik ikustea, gaixo.

http://aittu.podomatic.com/entry/2008-06-08T11_11_51-07_00

Irakurlea:Txaro Navarro / Iturria: BERRIA egunkaria

Haurra lo geratu da. Ontzi bete esne du ondoan. Xagu batek edan dio esnea. Haurra esnatu denean negarrez hasi da, esnerik ez baitzen geratzen edalontzian. Estutu egin da xagua eta ahuntzari eskatu dio esne gehiago.