Pello, artzain gezurtia

http://aittu.podomatic.com/entry/2011-04-07T07_29_18-07_00

Pello, artzaina, mendian bizi da. Korrika jaitsi da menditik eta herriko plazara doa. Plaza erdian oihuka hasi da. —Otsoa dator! Otsoa dator! Etorri nirekin, mesedez! Otsoa datorrela!

Herriko gizon eta emakume guztiak, makilak hartu eta Pellorekin korrika doaz mendira. Denak nekatuta iritsi dira mendira. Baina, non dago otsoa? Non dago otsoa? Ardiak trankil daude jaten. Pello farrez ari da: Ja, ja, ja! Jendea asko haserretu da Pellorekin. —Gezurti faltsu hori! Non dago ba otsoa? Denak, berriz, astiro-astiro herrira datos, eta Pello mendian geratu da bakarrik. Geroago, berriz ere Pello herrira jaitsi da, eta herriko plazan, oihuka, laguntza eskatzen du: —Otsoa dator, otsoa datorrela! Mesedez, etorri nerekin! Herriko gizon eta emakumeak Pellorekin mendira doaz korrika. Baina, berriz gezurra. Mendian ez dago otsorik eta ardiak trankil daude. Orain jendea haserreago dago Pellorekin, gezurti bat delako. Halako batean, otsoa benetan dator eta Pello, korrika, berriz herrira doa. —Otsoa, otsoa dator! Egia da, otsoa dator! Mesedez, etorri nirekin ! Baina alperrik dabil oihuka: jendeak ez dio kasurik egiten, ez du sinesten. —Berriz hemen! Alde hemendik, ezagutzen zaitugu eta! Pello orain bakarrik dago, ez doa inor mendira. Eta otsoak ardi guztiak hil eta jan ditu. Pello nigarrez ari da. —Ai ene! Ez dut lagunik herrian, ezta ardirik ere. Galduta nago!