Patxi Zubizarreta - Patxi Zubizarreta idazlea ezagutzeko

http://aittu.podomatic.com/entry/2008-01-01T10_21_00-08_00

Irakurlea: Raul Lopez de Munain

Sarritan, galdera hau egiten dizute: "Zer izan nahi duzu handitzen zarenean?" Eta ba­tzuetan zuk honela erantzuten duzu: "Sendagile, kantari, gozogile... Eta gehienetan, ostera, zure erantzuna hauxe izaten da: "Oraindik ez dakit".

Niri ere, haurra nintzenean, sarritan egiten zidaten galdera hori. Eta batzuetan nik sendagi­le, kantari edo gozogile izan nahi nuela erantzu­ten nuen. Eta gehienetan, ostera, zer erantzun ez nekiela geratzen nintzen. Beharbada gaztee­gia nintzelako, beharbada artean ez nekielako.

Haurra nintzenean ere asko irakurtzen nuen. Gainera, potolo baino, potoloagoa nintzen eta,  lagunekin jolasten primeran pasatzen banuen ere, nahiago izaten nuen zer edo zer gozoa jaten eta zer edo zer polita irakurtzen aritzea. Baina handitzean zer izan nahi nuen galdetzen zidate­nean sekula ez nuen "Idazle" izan nahi nuela erantzun. Beharbada idaztea baino gehiago ira­kurtzea gustatzen zitzaidalako, beharbada idaz­lerik ezagutzen ez nuelako.

Hala ere, urteak igaro dira eta gaur egun hau­rra ez, potolo ere ez eta idazle naiz... Hara. Gau­zak nola diren. Sekula amestuko ez nukeena. Eta iruditzen zait idazle naizela, ipuinetan, nahi dudanean sendagile izan naitekeelako, nahi dudanean kantari izan naitekeelako, nahi duda­nean gozogile izan naitekeelako...


 

Patxi Zubizarreta