Uxue Alberdi - Amodio gutuna

http://aittu.podomatic.com/entry/2009-02-11T14_54_41-08_00

Idazlea: Uxue Alberdi - Irakurlea: Pako Eizagirre

 

Akordatze al tzea?

Zenbat ordu pasa ote nituan nik “Martiña”n barruan txibitan ta kaiuekin batea halako bertsuak kantatzen! “Martiña”n barruan, bai, ze halako txalupa politak zure izena bihar tzuan derrigor. MARTIÑA. Ta ez pentsau hori bakarrikan kantatzen noanik e?

Ze zurekin akordatzen nintzanian “si tu me dices veeeen!” kantatzen noan alto-alto, ta pentsatzen noan etxea allautakuan zuri gerritik helduta nola ingo giñuan un-dos-un-dos-tres-cuatro; ta behiñ iya jausi nintzan kaeletik e? zuri gerritik helduta mouan hasi nintzan ta “Martiñan” baltzian. Ta han eoten tzinan zu ilundutakuan balkoian nere zai eunero-eunero motor txikiyan soinua ezaututa; ta eunero-eunero galdera iguala iten tziazun kalekantoian sartutakuan: Eutimioooo! Zenbat??!!! Ta nik batzutan otaemezortzi kontestatzen nizun ta beste batzutan hirutalau ebai e! Arrantzalia primerakua nintzan ta! Danetan onena! Enintzan ni bestiak baino txibi gutxiyo harrapatzeko pronto eoten... Beti esaten nizun mouan “nahio bostekin kanpeon, hogeirekin azkena baño!”. Ta txibi haundiyak etxian gordetzen genitun tintan o “alopelayo” jateko, ta txikiyenak beheko tabernakuai saltzen genizkiyon. Ta geo ya bai, geo ya un-dos-un-dos-tres-cuatro iten giñuan, nekauta lurrea o ohian gañea erori artian. Ta han un-dos iten giñuan batzutan ta tres-cuatro bestetan, olatu danekin bailian baña kaeletik eroritzeko bate bildurrik gabe. Ze ondo pasatze giñuan e? Ta batzutan haserrature ite giñan, baña igual tzion ze geo parrez-parrez eoten giñan biyok ta un-dos-tres iten giñuan azkenian bailian etxeko salan. Eun hartan bezela, akordatzen? Zu gaixotu in tzinan ta tripako miñ haundiyakin tzeunden ohian, ta nei pena haundiya eman tziazun ta mantzanilla nahi al tzendun galdetu nizun. Ta zuk baietz, nahi zendula. Ta hasi nintzan mantzanilla prepaatzen; baina nik kazua nun tzeon jakiñ ez ta “Martiññaaaaa! Nun dao kazua?” galdetu nizun. Ta zuk “beheko armayuan!” ohetik. Ta nik mantzanilla nun tzeon jakiñ ez ta “Martiññaaaaa! Nun dao mantzanilla?” galdetu nizun. Ta zuk “han eskubiko kajoyan!” ohetik. Ta nik zenbat ur bota jakiñ ez ta “Martiññaaaaa! Zenbat ur?” galdetu nizun. Ta zuk “bi basoka, Eutimio!” ohetik. Baina nik beste duda bat euki ta “Martiññaaaaa! Ta zenbat lore??” galdetu nizun sukaldetik. Ta zu haserrau in tziñan, ta jaiki ta zuk prepau ziñun mantzanilla. Ai! Beti letxe haundiko andria izan tzea ta! Ai, baña oan xahartu gea, Marti. Baña iya igual-iguala da dana, ezta? Leheno ohian kentzen nizun erropa un-dos-tresian iteko, baina oan e kentzen dizut eunero-eunero! Ze buruko txar batek eman tzizun nobentaitresian ta oan ezin ba zuk dana leheno bezela iñ. Baña igual da, ze nik ondo-ondo pasatzet. Dutxan jarri deun silla espezialian eseritzen launtzeizut ta jaboia ta ura emateizut geo han ta hamen, ta parre asko iten deu biyok batea, ezta? Ta geo guapa-guapa janzten zaitut ezpainak ta dana pintauta, zuk bakarrik ezin dezu ta. Ta besotik helduta ta bastoiakin jute gea biyok ttirri-ttarra eunero kafia hartzea beheko pasteleira poz-pozik. E, Marti?Ta zuk esatezu pinguinuak emate deula hola poliki-poliki ibiltzen, ta parre itezu ta orduan nik e parre itet beti. Ta badakizu ze? Zuri beira eoten naizela pasteleyan. Zure aurpeiko kolore txuriya, begi azpiko poltsa gorriyak, ximur danak bata bestian gañian, eskutako hezur ertenak ta zaiñ urdiñ-urdiñak, beso azpiko axal biun-biuna... Ta pentsatzet, beti-beti pentsatzet, oandik e herriko nexkaik politena zeala difeentzi haundiyan. Roxarito ta Genobeba baino askoze politaua, Marti. Ta igual laste jungo gea biyok hemendik. Baina horrek e igual-igual dio. Ze gaur gabian gerritik helduko zaitut, ta un-dos-un-dos-tres-cuatro, tanguan dantza ingo deu salan. Bastoirik gabe. Ta eroitzen bagea ta miña hartzen badeu ere, igual-igual izangoa, prepauko diou alkarri mantzanilla o beste zeoze, ta bestela, lurrian etzanda altu-altu kantaukoizut: “si tu me dices ven lo dejo todo”. Todo, Marti. Dan-dana.

Eutimio

Getaian, 2003eko nobienbrian

 


 

Uxue Alberdi