Espazioko zaborra gero eta ugariago

http://aittu.podomatic.com/entry/2007-12-27T13_13_37-08_00

Testua: Elhuyar - Irakurlea: Amaia Iraola - Iturria: Elhuyar aldizkaria

Lurra zikintzearekin gutxi, eta espazioa zikintzen hasiak gara. Eta, Lurrean bezala, espazioko zaborra ere arazoak sortzen hasi zaigu. Espazio-ontziek sortzen dute zaborra; baita kaltea ere.

Une honetan, ustez, milioika zabor-zati dago espazioan eta, horietatik, 10.000 zati inguru 10 cm edo gehiagokoak dira (horiek baino txikiagoei ezin zaie jarraipena egin). Erregai-tangak dira zabor gehien sortzen dutenak (zaborraren % 40), baina baita nahita uzten diren funda eta piezak ere. Columbia transbordadorea zabor-zati batek hondatu zuela ere pentsatzen hasiak dira, beste arrazoirik ezean. Gidan diotenez, dagoeneko espazioan dagoen zaborra garbitzea zaila eta garestia da, baina aurrerantzean zaborrik ez sortzeko aholku batzuk hartu behar dira kontuan. Momentuz ez da ezinbestean bete behar bertan dioena, baina nazioarteko legedia sortu beharra ere izango dela dio zenbaitek. Lastima da, baina oraingoan ere istripu larri baten beharra izan dugu erakundeetan zerbait egiten hasteko.