Altzairua hainbat formatan

http://aittu.podomatic.com/entry/2008-01-07T11_31_24-08_00

Testua: Elhuyar - Irakurlea: Xabier Galarraga - Iturria: Elhuyar aldizkaria

Iraultza industrialean, metalen arteko borroka ez da luzea izan: altzairuak erraz irabazi du! Materia moldakorra izatea ona da gizarte industrialerako. Altzairua horrelakoa da.

Altzairuarekin eraikin-egiturak egiten dira, autoetako piezak, kontserba-potoak… Erabilera mugaezinak ditu ia-ia. Altzairua burdinaz eta karbonoz eginiko aleazioa da. Hala ere, karbonoak ez du masa osoaren 1,8a gainditu behar, bestela burdinurtua sortzen baita. % 1,8ko mugatik behera karbonoaren edukia alda daiteke. Batzuetan beste metal batzuk gehitzen dira: nikela, kobrea eta tungstenoa, adibidez, tasun bereziko altzairuak sortzeko. Altzairu herdoilgaitzak, adibidez, kromoa dauka; abantaila handiena herdoilari eta korrosioari dion erresistentzia handia da. Horregatik erabiltzen da asko ontziak, tresnak, sukaldeko harraskak eta beste hainbat gauza egiteko. Burdinazko aleazioa aspalditik egiten da. XV. mendean burdinurtua marmitak, dandabak eta hodiak egiteko erabiltzen zen. XIX. mendean, aldiz, altzairuak burdinurtuari eta beste materiei gaina hartu zien. Iraultza industrialeko metal gustukoena bilakatu da. Gaur egun ere, dituen tasun bereziengatik, maitatua da: aleazio sendoa izateaz gain, harikorra da. Hau da, luza daiteke eta forma desberdinak ematen ahal zaizkio.