Amona eta txoria

www.aittu.podomatic.com/entry/2011-04-07T07_41_26-07_00

Amona eserita dago sukaldean. Leihoa eta atea itxita daude. Amona triste dago, bakarrik dago eta. Zer egiten du amonak?: Josi eta josi, ez daki beste gauzarik.


Negua da eta hotz dago kanpoan.

Amonak, "tak, tak, tak", entzun du kristalean. Beldurtuta esaten du:

—Nor dago hor?

Kanpoan txori bat dago. Barrura sartu nahi du, baina ezin du: leihoa itxita dago.

—Ireki leihoa, amona, goseak eta hotzak nago –esan dio txoriak-.

Amonak leihoa ireki du eta txoria barrura sartu da. Sukaldea bero-bero dago eta txoria amonarekin geratu da. Orain amona ez dago bakarrik. Biak pozik daude.

Baina negua pasatu da eta eguzkia irten d.a. Txoria, leiho ondoan, kanpora begira dago. Alde egin nahi du, baina ezin du: leihoa itxi­ta dago.

Amona negarrez ari da eta txoriak esaten dio:

         —Amona negarrez zaude?

         —Bai, zu ba zoaz, eta ni bakarrik geratuko naiz berriz.

         —Ez amona, –erantzuten dio txoriak- zure lorategian geratuko naiz
eta gauean sukaldean lo egingo dut.

   —Bai, egia da hori? –esaten du amonak-

Eta amonak leihoa ireki du. Txoria sukaldetik irten da eta lorate-gira doa. Han kantatzen ari da.

Orain amona ez dago bakarrik, eta oso pozik dago.