Astoa, txakurra eta katua

http://aittu.podomatic.com/entry/2011-04-07T07_33_03-07_00

Behin batean, asto zahar bat bizi zen etxe batean eta pentsatu zuen:

—Oso zaharra naiz eta nagusiak laister hilgo nau. Hobe dut etxetik alde egitea.

Etxetik irten eta mendira joan zen. Bidean txakur zahar bat aurkitu zuen eta esan zion:

         —Non bizi zara?

         —Ni mendian bizi naiz, bakarrik –erantzun zion txakurrak

         —Ez duzu etxerik?

         —Ez, ni etxe batean bizi nintzen, baina makilada asko ematen zidaten eta alde egin nuen.

        —Nahi baduzu elkarrekin biziko gara esan zion astoak.

Eta ibili eta ibili beste lagun bat aurkitu zuten bidean, katu bat. "Miauk" esan zien bi lagunei:

        —Non bizi zarete?

        —Gu biok mendian bizi gara, etxetik alde egin dugu. Eta zu, non bizi zara?

        —Ai ene I –erantzun zien katuak– Ni ere bakarrik bizi naiz orain. Lehen baserri batetan bizi nintzen, oso ondo gainera. Orain zahartu naiz eta etxean denek ostikadak ematen zizkidaten. Ez dut ongi ikusten eta saguek ere burla egiten zidaten. Horregatik, alde egin dut baserritik.

        —Etorri gurekin, hirurok biziko gara elkarrekin– esan zioten astoak eta txakurrak.

Eta jarraitu zuten bidetik aurrera. Ibili eta ibili, azkenean aurkitu zuten txabola zahar bat. Astoak esan zuen:

         —Txabola hau konponduko dugu eta hemen biziko gara.

Orain trankil eta pozik bizi dira gure astoa, katua eta txakurra: txabolatxoan ez dago makiladarik ezta ostikadarik ere. Txakurrak eta katuak janaria ekarri eta astoak prestatzen du.

Eta arratsaldean hirurak kartaka jolasten dute. Honela bizi dira gure astoa, txakurra eta katua mendi gainean, txabolatxo batean: goizean janaria prestatu, arratsaldean kartaka jolastu eta gauean lo egin. Hau da hiru lagunon bizimodua.