Ipurtargia

http://aittu.podomatic.com/entry/2011-04-07T06_31_19-07_00

Barre egiten zioten animalia guztiek ipurtargiari. Tximeletak, barraskiloak eta kilkerrak egiten zioten barre ipurtargiari.

Tximeletak esaten zion: —Ja, ja, ja, ja! Ikusi al duzue inoiz begiak ipurdian dituen animaliarik? Barraskiloak esaten zion: –Je, je, je, je! Ikusi al duzue inoiz ipurdian linterna daraman ani-maliarik? Kilkerrak esaten zion: –Ji, ji, ji, ji! Ikusi al duzue inoiz ipurdian bonbilla daukan anima¬liarik? Ipurtargia triste-triste bizi zen tximeletak, barraskiloak eta kilke¬rrak barre egiten ziotelako. Baina behin, tximeleta lorez lore gustura zebilen batean, kontura¬tu baino lehen ilundu zen eguna eta gaua iritsi. Tximeletak ez zuen etxerako bidea aurkitzen. Eta tximeleta negarrez hasi zen: –Galdu egin naiz eta orain enarek jango naute! Orduan, ipurtargiak bere ipurdiko argia biztu zuen eta tximeletak bere etxeko bidea aurkitu zuen. Beste behin, azaz aza gustura zebilen batean, gaua iritsi zitzaion konturatu gabe barraskiloari eta negar bizian hasi zen: –Gaua da, ez dakit non dagoen nire etxea eta erbiek zapalduko naute! Orduan ipurtargiak ipurdiko argia biztu zuen eta barraskiloak etxeko bidea aurkitu zuen. Eta beste behin, zuloz zulo gustura zebilen batean gaua iritsi zi¬tzaion konturatu gabe kilkerrari eta negar bizian hasi zen: –Gaua da, ez dakit non dagoen nire etxea eta zatorrek beldurtu egiten naute! Orduan ipurtargiak bere ipurdiko argia biztu zuen eta kilkerrak etxeko bidea aurkitu zuen. Eta harrez geroz, tximeletak esaten dio ipurtargiari: –Mila esker, ipurtargi, oso ederra zara ipurdiko argi eta guzti. Eta barraskiloak esaten dio: –Esker mila, ipurtargi, oso polita zara ipurdiko linterna eta guzti. Eta kilkerrak esaten dio: –Eskerrak bihotzez, ipurtargi, oso liraina zara ipurdiko bonbilla eta guzti.